"Hiztun-mota guztiek aberasten dute gure hiztun-komunitatea"

Familiako bazkaria izaten omen du Karmelo Ayestak asteburu askotan, eta bertan euskaldun zaharrak eta berriak biltzen omen dira.

Loading player...
Karmelo Ayesta
Karmelo Ayesta

Baina elkarrizketak gaztelaniaz izaten dituzte gehienetan, euskaldun berri batzuk ez direlako euskaldun zaharren aurrean ahoa zabaltzera ausartzen. Izan ere, senide bat, euskaldun zaharra bera, beti egoten omen da erne akatsak harrapatu eta zuzentzeko. Hargatik, euskaraz hitz egiteko ahalegina egiten dutenekiko errespetua eskatu du Ayestak.