Euskararen aurrerabiderako gakoak, Ahoztar Zelaieta eta Oskorriren despedidea

Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Aimar Etxeberria eta Oier Imazekin tertulian murgildu gara, eta hainbat lagun ezagunek kaleratutako 'Berrikasi eta berrikusi' dokumentuaz hausnartu dugu. Jarraian, Ahoztar Zelaietarekin bat egin dugu, orain idazten ari den liburuari tiraka, euskal politikagintzako hainbat kontu aurreratu dizkigu.

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Kultur sormenen tartean, Halabediko Jon Aranburu eta Ibon Rodriguez Oskorriren ibilbideaz mintzatu dira. Amaitzeko, larunbatean Bergaran egingo den bizikleta festaren berri izan dugu Txapa irratikoei esker.