Euskal Harriaren ABDak: 27 harrikada

Atzo kobazulotik atera eta Arrosa Sareko Zebrabideko mikrofonoetan aurkeztu ziren urte bete luzean sekreturik sekretuenean gorde duten Euskal Harriaren ABDak proiektuarekin, munduko argiak min egiten omen die begietan, eta beldur ginen eurek ez ote ziguten geuri min egingo. Baina jarrera atseginean solasteko aukera izan dugu Beñat Iturrioz eta Oskarbi Sein koordinazio taldeko kideekin.

Loading player...
Euskal Harriko ABDak
Euskal Harriko ABDak

 

Hemen aurrerapen txiki bat. 27 laburrez osatutako luzemetraia azaroaren 5ean estreinatuko da Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaldian.