"Euskara ez da indarrez inoiz ezarri, baina erdarak eta euskara batzeko irakatsi behar da"

Ainara Maya Txekiar Errepublikara joan zen duela zazpi urte euskara irakaster. 

Loading player...
Ainara Maya
Ainara Maya

Batzuetan, galdetzen omen dio bere buruari zergatik hartu ote zuen erabaki hori. Sei ikasturte igaro zituen horretan, eta parte hartu zuen txekiera-euskara hiztegia osatzen ere. Ilusioa egiten dio Euskal Herritik kanpo euskarari garrantzia emateak, baina tristura sortzen dio gure hizkuntzak Euskal Herrian bertan merezi duen aitortza ez izateak.