Gaurko saioaren hasieran Ainara Elbusto elkarrizketatu dugu. Txirrindulari nafarrak garaipena eskuratu berri du Milanen Fixed modalitatean, eta, halaber, sailkapen orokorra bereganatu du bigarren urtez jarraian. Gauzak horrela, modalitate horretako espezialistarik onena da, iragan urtean eta ezustean lehiatzen hasi zen arren. Bestalde, hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Maria Diaz (Reala), Maite Oroz (Athletic), Oihana Aldai (Oiartzun), Oihana Kortazar (Mendi lasterketak), Lucia Gomez (Orvina), Patricia Maraña (Reala belar hockey-a) Leonor (Jolaseta), Vicky Llorente (Gernika), Maite Zubizarreta (Añares Rioja), Chema Rodriguez (Leadernet), Ines Nunes (WP9802), Jon Lopez (Leioa) eta Josune Martinez (Aspasia elkartea).