"Tristea da, baina zinemagintza gizon mundua da. Emakumeek oso aukera gutxi ditugu"

Lara Izagirre zine zuzendariarekin elkartu da Erik Aznal kazetaria. Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu berri du Izagirrek "Un otoño sin Berlin" bere lehendabiziko luzemetraia. Gaztea, emakumea eta euskalduna da Lara Izagirre, aitortu digu ez dela batere erraza zinean leku bat egitea. 

Loading player...
Lara Izagirre
Lara Izagirre

Lara Izagirrek zuzenduriko "Un otoño sin Berlín" Euskal Zinemaren Galan hain zuzen, Victoria Eugenia antzokian.

Hauek dira filmaren protagonistak: Irene Escolar, Tamar Novas, Ramón Barea eta Lier Quesada. Filmak Juneren historia kontatuko digu. Gaztea jaioterrira itzuliko da ustekabean, denbora batez atzerrian bizi ostean. Etxerako buelta mingarria izango da: familia eta lehenengo maitea, Diego, aldatu egin dira. June ere aldatu da, eta zail egingo zaio hautsitako lotura horiek osatzea. Baina, udazkeneko hego haizea bezalaxe, Junek iraultza ekarriko du.


Filma Lara Izagirrek (Amorebieta, 1985) eginiko lehen luzea da. Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua, Euskal Herriko Unibertsitatean, New York Film School delakoan jarraitu zituen zinemako ikasketak. Bartzelonan Gidoigintzako masterra egin zuen, Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Goi Eskolan (ESCAC). Hantxe hasi zen Un otoño sin Berlín lanaren gidoia idazten, eta, hari esker, Eusko Jaurlaritzaren beka jaso zuen, hura garatzeko. 2010ean Gariza Produkzioak ekoiztetxea sortu zuen, eta hainbat film labur produzitu eta zuzendu ditu harekin: Bicycle Poem (2010), KEA (2011), Next Stop Greenland (2012) eta Larroxa (2013). Sormenaren bide ezkutuak (2013) film laburra Donostia Zinemaldiaren 61. edizioko Culinary Zinema atalean estreinatu zuten.