Emakumeen Mundu Martxa, Katalunia eta ikus-entzunezkoak

 Lehenik eta behin, Oiartzun irratiko esatari Alazne Etxeberriak eta Oarso-Bidasoako Urko Etxebestek Oarsoaldeko berri ekarri digute irratien tartera.

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

 Ondoren, Rakel Alvarezekin hitz egin dugu Emakumeen Mundu Martxaren Tafallako iritsieraz. Bilbo Hiria irratiko lagunek 'Dena ez da futbola' filmaren ingurukoak ekarri dizkigute. Elkarrizketaren tartean, Igor Goikolearekin Kataluniako hauteskundeen balorazioa egin dugu. Gaizka Izagirrek Donostiako 63. Zinemaldiaz, 'Game of thrones' eta 'Deustchland 83' telesailez eta beste hainbat kontuz hitz egin digu. Eguneko adierazpenetan, Askapenako Unai Vazquezek herri epaiketez esanak bildu ditugu.