Zertarako kontatu bi ordutan 90 minututan konta daitekena?

Kritika onak bildu ditu Sunset Song filmak. Ez dator bat Gaizka Izagirre. Luzeegia aukeran, melodramatikoegia iruditu zaio. Badu filmak zerbait nabarmengarria: Peter Mullan aktore eskoziarraren interpretazio bikaina, eta momentu batzuetan, argazkia. Orokorrean baina, aspergarria eta emozirik gabea iruditu zaio Sail Ofizialean lehiatu den filma. 

Loading player...
Gaizka Izagirre
Gaizka Izagirre

Lewis Grassic Gibbon-ek 1932an idatzitako nobela klasikoan oinarrituta, filmak XX. mende hasierako Eskoziako landa-guneko komunitate batera eramaten gaitu. Neska gazte bat, Chris, helduaroan sartzen ari da Ewan aztoragarriaren ondoan maitasuna bilatu nahian, bere familiak tragediari aurre egin behar dion bitartean. Gizarte-asaldura eta ezinegon garaia da, eta halako batean, Lehen Mundu Gerra iritsiko da.

Terence Daviesen (Liverpool, 1945) filmografiak izenburu gailen asko biltzen ditu: Distant Voices, Still Lives (1988), Urrezko Leopardoa Locarnon, The Long Day Closes (1992), Cannesen lehiatu zena, The House of Mirth (2000), Of Time and the City (2008) edo The Deep Blue Sea (2011), Donostia Zinemaldiko sail ofizialean lehiatu zena. 2008an, Donostia Zinemaldiko 56. edizioan atzera begirako bat egin zen haren omenez.