"Logura eta aspergarritasuna da sortu didan bakarra"

"Zer esan film honi buruz?" hala hasi du Gaizka Izagirrek kritika hau. Filmak handinahia duela dio, asko kontatu nahi, baina oso gutxi erakusten duela fimal. Ez emozirik, ez interesik...gure kolaboratzaileari ez zaio batere gustatu.  Zera aitortu digu, 81 minututan "20 aldiz begiratu dut ordularia". 

Loading player...
Gaizka Izagirre
Gaizka Izagirre

Nicolasek hamar urte ditu eta amarekin bizi da uharte urrun batean, emakumeak eta nerabeak baino bizi ez diren herri batean. Ozeanoaren ondoko ospitale batean, haur guztiei tratamendu mediko misteriotsu bat egiten diete. Nicolasek soilik jartzen du zalantzan inguruan gertatzen ari dena. Ama gezurretan ari zaiola uste du, eta egia ezagutu nahiko du… Aurkituko duena amesgaizto baten hasiera baino ez da izango. Baina Nicolasek ustekabeko laguntzaile bat aurkituko du: Stella, ospitaleko erizain gazte bat…

Lucile Hadzihalilovicek Pariseko Institut des Hautes Études Cinématographiques-en ikasi zuen. Dokumentalen eta film luzeen muntaketa lanetan jardun du eta Gaspar Noéren kolaboratzailea izan da denbora luzean. Zuzendari gisa, bi film labur egin ditu (La première mort de Nono, 1987, eta Good Boys Use Condoms, 1998), eta film ertain bat, La bouche de Jean-Pierre (1996), Donostia zinemaldiko Zabaltegi sailean emana. 2004an bere lehen film luzea estreinatu zuen, Innocence, Marion Cotillard-ekin.