"Gaupasa bat egin ostean mezara joatea bezain dibertigarria"

"Gaupasa bat egin ostean mezara joatea bezain dibertigarria" horrela eman dio hasiera Gaizka Izagirrek Hou Hsiao-hsien filmaren kritikari. Motela, aspergarria. Gidoi aldrebesa, "eta ez gidoia bera korapilatsua delako, baizik eta pertsonaien jokabideak zentzugabeak direlako". Badu ere alde positiborik: estetika. 

Loading player...
Gaizka Izagirre
Gaizka Izagirre

Txina, IX. mendea. Erbestean urte mordoa igaro ostean, Nie Yinniang etxera itzuliko da. Moja batek hezi du, eta borroka-arteak irakatsi dizkio. Nie Yinniangek, justiziari erabatekoa bihurturik, tiranoak akabatzea du egitekoa. Maistrak agindu berri bat du Nie Yinniangentzat: Weibo probintzia militarreko gobernadore disidentea hil behar du, Tian Ji'an bere lehengusua. Nie Yinniangek aukeratu egin beharko du: maite duen gizona sakrifikatu edo Hiltzaileen Ordenarekikoak amaitu.

Hou Hsiao-hsienek 1980 eta 1989 bitartean zuzenduriko hamar filmetatik zazpik nazioarteko sari garrantzitsuak jaso zituzten film onenaren eta zuzendari onenaren sailetan, hala nola Venezian eta Berlinen. 1995ean Donostia Zinemaldiak atzera begirako bat eskaini zion. Honako film hauek nabarmentzen dira haren filmografian: A Time to Live, A time to Die (1986), FIPRESCI saria Berlinalen; A City of Sadness (1989), Urrezko Lehoia Venezian; eta The Puppetmaster (1993), Epaimahaiaren saria Cannesen. Jaso duen azken saria zuzendari onenaren saria izan da Canneseko zinema-jaialdian, The Assassin filmagatik.