"Bi protagonistak dira filmaren zutabe sendoena"

"108 minutuko agur bat" edo "istorio umila, sinplea baina eraginkorra", eta "garrantzitsuena, sentimentaltasun errazean ez da erortzen" horiek Gaizka Izagirrek Cesc Gay katalanaren azken lanaren inguruan esandako loreak. Nabarmentzekoa ere,  Javier Cámara eta Ricardo Darín aktoreen lana "zoragarri" dio Izagirrek.  Urrezko Maskorra irabazteko aukera handia du Gaizka Izagirreren ustez "Truman" pelikulak. 

Loading player...
Gaizka Izagirre
Gaizka Izagirre

Juliánek Kanadan bizi den bere lagun Tomásen ustekabeko bisita jasoko du. Lau egunez, une hunkigarriak eta harrigarriak biziko dituzte bi lagunek elkarrekin, Juliánen txakur leial Trumanekin batera, Juliánek bizi duen egoera zaila dela-eta.

 

Cesc Gay (Bartzelona, 1967) zuzendari eta gidoigilea da. Bere pertsonaien gaineko begirada sakonak nabarmentzen du. Giza-ahuleziak ironiaz eta umorez jasotzen dituen begirada bat: hori du ezaugarri nagusia. Bartzelonan eta New Yorken ikasi zuen zinemagintza eta New Yorken zuzendu zuen bere lehen film luzea, Hotel Room (1998). Donostia Zinemaldiko Zabaltegi sailean aurkeztu zen. Ordutik, film hauek zuzendu ditu: Krámpack (2000), En la ciudad (2003) –Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatutako filma–, Ficció (2006) eta Una pistola en cada mano (2012).