"Lotsagarria, zentzurik gabekoa, sinestezina"

Imanol Uribek "Lejos del Mar" filma aurkeztu du Sail Ofizialean. "Lotsagarria, zinemaldian ikusitako gidoi aldrebesena" eta bestelako loreak bota dizkio Gaizka Izagirrek. Euskal Herriko gatazka du ardatz film honek, 22 urteren ostean ETAkide Santiren historioa kontatzen du, Marinarekin egingo du topo. "Pertsonaia lauak, barregarria, zentzurik gabekoa, sinestezinak diren egoerak, topikoz josia"...zer esan handia eman du Lejos del Mar filmak 63. edizioko Zinemaldian.

Loading player...
Gaizka Izagirre
Gaizka Izagirre

Santi kartzelatik aterako da eta hegoaldera bidaiatuko du, Emilio ikusteko. Kartzelako kide izandako lagunak gaixotasun terminal bat du. Ustekabean Marinarekin egingo du topo; lagunaz arduratzen den medikua da. Santik topaketa izugarria izan zuen harekin hainbat urte lehenago, eta topaketa horrek bien bizitza markatu du ordutik. Berriz topatzean, iraganeko izugarrikeriak berpiztuko zaizkie.


Imanol Uribe zuzendari, gidoigile eta ekoizleak bitan irabazi du Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra: batetik, Días contados (Azken egunak, 1994) filmarekin –film onenaren Goya saria, zuzendari onenarena, eta beste sei Goya ere eraman zituen film horrekin, 1995ean–; bestetik, Bwanarekin (1996). Aurretik, gaztelerazko film onenaren Kantauriko Perla irabazi zuen, Zinemaldian ere, El proceso de Burgos (Burgosko prozesua, 1979) filmarekin. Miel de naranjas (2012) filmarekin, zuzendari onenaren eta gidoi onenaren sariak lortu zituen Malagako zinema-jaialdian. Zuzendu dituen filmen artean, aipatzekoak dira La fuga de Segovia (Segoviako ihesa, 1981), La muerte de Mikel (Mikelen heriotza, 1983), El rey pasmado (Errege ergela, 1991) eta El viaje de Carol (2002).