"Industriako eragile garrantzitsuek interesa agertu digute, hori Loreak eta Zinemaldiari esker da"

Urtebeteko ibilbidea egin du Loreak pelikulak eta bizirik jarraitzen duela adierazi digu Jon Garaño pelikularen zuzendarietako bat denak. Interesa agertuz jende asko gerturatu zaiela eta prestatzen ari diren proiektu berrirako finantziazio garrantzitsua lortzen ari direla ere jakinarazi digu. Euren proiektuez, Zinemaldiaz eta euskal zinemaz hitz egin dugu berarekin.

Loading player...
@kalegorrian
@kalegorrian

Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zenetik ibilbide oparoa izan du Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako Loreak pelikulak. Sari hainbat jasotzearekin batera Oscar sarietan lehiatzeko aukera izan dezake. Hilaren 29an jakinaraziko du hori Espainiako Zinema Akademiak. Pelikulak berak eta Zinemaldiak ere ate asko ireki dizkiela uste du Garañok, besteak beste, Altzoko erraldoiaren inguruan prestatzen ari diren pelikularako industriako eragile garrantzitsu hainbat gerturatu zaizkiela adierazi digu. Argi du, kalitatezko pelikulak egiten ari direla Euskal Herrian eta Zinemaldia horren erakusle dela.