Gatazkaren konponbidea, Kataluniako bozak eta Alberto Korda argazkilaria

Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu.

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Oier Imaz eta Aitor Kaltzakortarekin tertulian murgildu gara, eta Baigorriko atxiloketen ostean, euskal gatazkaren konponbidea zertan den hausnartu dugu. Jarraian, Kataluniako hauteskunde kanpainaren ingurukoak jorratu ditugu Bartzelonan dagoen Igor Goikolea kazetariarekin. Kultur sormenen tartean, argazkilaritza kontuetan murgildu gara, Halabedi irratiko esatari Jon Aranbururen eta Irantzu Pastor kolaboratzaile berriaren eskutik. Amaitzeko, emakume baserritarren inguruko aldarrikapenak bildu ditugu eguneko adierazpenetan.