1975eko fusilamenduak eta prentsa eta komunikazio gerra

Lehenik eta behin, Gure Irratiko esatari Ihintza Arrietak bakegintza, lurralde erreforma eta gizarte zerbitzuei buruzko kontuak ekarri dizkigu irratien tartera.

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea eta Larrun hilabetekaria aurreratu dizkigu. Eguneko adierazpenetan, atzoko atxiloketez Pernando Barrenak Info7 irratian esanak bildu ditugu. Elkarrizketaren tartean, Radio Kulturako lagunek Javi Cigaren erakusketaren bisita gidatua egin digute. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Patxi Gaztelumendi batu zaigu. Amaitzeko, Arraio irratiko lagunek Edu Mugertzarekin hitz egin dute Gipuzkoako Kostalde Baleadaz.