WALLS: munduan eraiki diren harresien inguruko dokumentala

[ELKARRIZKETA] Walls dokumentala Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu egin da ZINEMIRA sailean. Gero eta hesi gehiagok banatzen du mundua. Alde batean nahiz bestean daude gizakiak. Ez dago zertan eztabaidatu harresiok zentzugabeak edo logikoak, ezinbestekoak edo saihesgarriak diren: alde bateko nahiz besteko pertsonak funtsean berdinak direla erakustea da gakoa. Erik Aznal gure kolaboratzaileak Pablo Iraburu zuzendaria elkarrizketatu du. 

Loading player...
harresia
harresia

Pablo Iraburuk eta Migueltxo Molinak elkarrekin lan egin zuten Pura Vida (2012) dokumentala zuzentzen. Arena Comunicación Audiovisual sortu zuenetik, Iraburuk mundu osoan zehar filmatu ditu dokumentalak Nazio Batuen Erakundearentzat, Manos Unidasentzat, Nazioarteko Kooperaziorako Espainiako Agentziarentzat, Bartzelonako Forumentzat edo Medicus Mundirentzat. Nomadak Tx (2006) dokumentalaren ekoizle eta zuzendarikidea izan zen. Molina Arenako ikus-entzunezko produkzio gehienen gidoigile, argazki zuzendari eta errealizadorea izan da. Desafío 14+1 (2011) programaren errealizadorea ere izan zen; Edurne Pasabán zuen protagonista eta TVEk eman zuen