Gaur 23h, Amorphis, Iron Maiden edota Taupada taldeak Burdinola saioan

Heavy Metal berrikuntza interesgarriak prest ditu Burdinola irratsaioak.

Amorphis
Amorphis

Nazioarteko nobedadeen artean, AMORPHIS finlandiarren "Under The Red Cloud" diskoa izango dute protagonista. Era berean, Iron Maiden, Dalriada eta The Black Dahlia Murder berriena eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Gipuzkoako TAUPADA bandaren "Zeren Zain" lehen diskoa nabarmenduko dute, Kudai, Ossyris eta Bram Stoker taldeen doinuekin batera. Hori guztia eta gehiago 23:00etatik aurrera.