Kultur ereduak, herri proiektuak eta kriminalizazioa

Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegik bat egin du gurekin, eta euren bueltako kontuak ekarri dizkigu irratien tartera.

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Tertulian, Aitor Abaroa eta Ander Perez izan ditugu, eta Tabakaleraren irekieraz nahiz Kortxoenea eraisteko nahiaz aritu gara. Elkarrizketaren tartean, Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfort Iñaki Barcenarekin aritu da Bilboko mugikortasun asteaz hizketan. Maite Azpiazuk bihar hasita Azpeitian egingo den 'Azoka Herritik'-en ingurukoak kontatu dizkigu. Amaitzeko, ikurriña omentzeagatik inputatutako Irunberriko EH Bilduko zinegotzi Iraide Ongayren hitzak ekarri ditugu eguneko adierazpenetara.