Soilwork, Slayer, Ghost edota Perpetual Limbo Burdinola metal saioan

Zer esana ematen ari diren heavy metal berrikuntzak izango ditu gaurko Burdinola irratsaioak. Nazioarteko nobedadeen artean, SOILWORK suediarren "The Ride Majestic" diskoa izango da protagonista.

Loading player...
Soilwork
Soilwork

Era berean, Slayer, Ghost, Simulacrum eta Sad Eyes taldeen berriena eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Bizkaiko PERPETUAL LIMBO bandaren "Puertas Al Olvido" lehen diskoa nabarmenduko dute, Mandragora Negra, Deimocracy eta Caid Deceit taldeen doinuekin batera. Heavy Metal bilduma.