Ariznabarretaren hitzetan “ezin gara geldirik geratu”, bere ustez, kataluniarrek euskaldunen laguntza beharko dutelako. Arratsaldean ‘Via lliure a la republica catalana’ leloarekin egingo den mobilizazioen euskal herritarrek ere parte har dezaten 65. zatia “euskal tramoa” izango dela gogorarazi du Ariznabarretak. Arratsaldeko 15:00etan jarri dute hitzordua Bartzelonako Ferran Reyes plazan.