"Euskal hiztunok bigarren mailako herritarrak ez izateko lanean segituko dugu"

Maren Belastegik, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakariak,   egin du gaur hausnarketa GUREAZ BLAI saioan. Euskararen normalizazioan eman beharreko urratsez aritu da.

Loading player...
Maren Berastegi, UEMA-ko lehendakaria, aurreko agerraldi batean. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)
Maren Berastegi, UEMA-ko lehendakaria, aurreko agerraldi batean. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakari Maren Belastegiren iritziarekin ekin diogu Gureaz Blaik ikasturte honetan izango duen iritzi pilulen sailari. Irailaren lehena izanik, ikasturte honetan euskararen normalizazioan egin beharreko urratsez aritu da. Egunean euskalgintzako eragileetako ordezkarien nahiz euskalgintzan erreferente diren norbanakoen iritzi bat emititu eta sarean entzungai jarriko dugu. Adi, beraz, datozenei ere!