Karlos Zurutuza: “Egoera oso korapilotsua den arren, inoiz baino fuerteago ikusten ditut kurduak”

Kurdistango herriaren egoera ezagutu nahi izan dugu gaurko Kalegorrian saioan eta horretarako Kurdistan hegoaldean dagoen (Irak iparraldea) Karlos Zurutuza kazetariarekin solastu dugu.

Loading player...
Karlos Zurutuza, ARGAZKI PRESS
Karlos Zurutuza, ARGAZKI PRESS

Zehazki, Kirkuk hirian dago Zurutuza, kurduen eta ISIS-en arteko gerra frontea marrazten duten lubakietan. Kazetariak kontatu digunez “egoera oso korapilotsua izan arren, inoiz baino fuerteago daude kurduak”. Gaur bertan hegazkin turkuek zonalde hori bonbardatu dute.