Gabirel Ezkurdia "Hipokresia handia dago errefuxiatuez hitz egiten denean"

Nazioarteko gaietan aditua den Gabirel Ezkurdiak argi du: mendebaldeko gobernuak dira Sirian bizi den egoeraren erantzuleak. Penaz, anestesiatuta ikusten du mendebaldeko gizartea nazioarteko gatazken aurrean.

Loading player...
gabirel
gabirel

Demokraziaren eta giza eskubideen izenean Siriako, baita Irakeko nahiz Libiako gobernuen aurka mendebaldeak izan duen jarrera ikusita, kontraesana nabaria da Ezkurdiarentzat, Israel, Maroko edota Arabia Saudiko gobernuen aurrean duen jarrerari erreparatuz gero.