"Espetxeko urteak gainean daramazkit, garena haren ondorio ere bada”

Espetxeetako egunerokoari buruz Pakito Lujanbiorekin izan gara. 29 urte egin zituen espetxean, eta noski, urte haiek oso presente ditu.

PAKITO
PAKITO

Lujanbiok espetxeetan azken hamarkadetan izandako aldaketak aipatu ditu, preso politikoak batera egotetik, talde txikiagotan hurrunago sakabanatzeraino. Elikadura aldetik antzekoa, “zaporerik gabeko janaria modu errepikakorrean” Lujanbioren esanetan. Baina gose greben ondoren, jakiek bestelako zaporea zutela nabarmendu du. Egurra lantzen zuen batez ere espetxean, eta eskulanak egin ondoren “nola egin dugu guk hau esaten genion gure buruari, genituen tresnak ikusita”. Amaitzeko Lujanbiok presoak ezin ditugula ahaztu, etxera ekarri behar ditugula presioa eginez azpimarratu du.

Loading player...