#Info7AgurBira Luhusotik Baionarako bidea

AgurBiraren azken txanpan gaude eta azken geldialdia Baionan egin dugu. Garai politiko berriaren ikur bilakatu baita Baiona apirliaren 8an egin zen ETAren armagabetzea eta gero. Gu ere bertan izan ginen, Baionan, zuzeneko emankizuna egiten. Baionako Euskal museoan eman zuten Bake Artisauek armen 8 gordelekuen berri. Bertan elkartu gara bake artisaua den Mixel Berhokoirigoin eta Bake Bidean-eko Anais Funosasekin.

Audio_placeholder

#Info7AgurBira Luhusotik Baionarako bidea

Loading player...

Eta Info7 irratiko audio artxibotik tiraka berreskuratu dugu 2017ko apirilaren 8an gertatutakoa. Eta galdera zuzena luzatu: nola oroitzen duzue egun hura? «Minutuz minutu gogoratzen dut eguna, presioa handia zen» esan du Berhokorigoinek. Eta segitu du solasean «Emozio handia eta sentimendua historia bat eraikitzen ari zela, orain audioa entzuterakoan» dio, «ohartu naiz guretzako oso inportantea izan zela jendartearen inplikazioa». Berhokoirigoinek nabarmendu du «pieza guztiak prest» zeudela etapa berri bati ekiteko. Bide beretik heldu dio Anais Funosasek galderari eta momentu zehatz bat gogoratu: «Goizean denak bildu eta 600 pertsona elkartzerakoan, baikotza bere rol zehatzarekin» dio eta baieztatu jendarte zibila izan zela bake prozesuaren bermatzaile onena.

Berreskuratu ditugu Info7 Irratiak Naiz.eus ekin elkarlanean egindako saio berezia. 7 orduz luzatu zen gure emankizuna eta tartean Mixel Berhokoirigoinekin solasteko aukera izan genue. Hemen ikus dezakezue saio osoa.


Denoran atzerago egin eta Luhusoko atxiloketak gogoratu ditugu. «Nik lasaitasun bat bezala hartu nuen. Erran nahi baita, pentsatu nuela: orain gure eskutan dago partida, sentimendu hori banuen» dio Berhokoirigoinek, bera izan 5 atxilotutako artisauetako bat. Pentsatu zuela «Orain egiten da historia».

Atxiloketak ostiralean izan ziren, eta 3 egun beranduago, astelehenean Anais Funosas elkarrizketatu genuen Kalegorrianen:«Zer da arriskutsuagoa gaur egun? utzi gauzak pozoitzen, utzi jendea sufrimenduan hezitzen? Edo ardurak hartu eta jo aitzinera?» Elkarriketa hartan Funosasek nabarmendu zuen bake artisauek ez zutela ezer arriskuan jarri, justu kontrakoa, segurtasuna eman ziotela prozesuari: «Orain gizarte zibila eta gainontzeko eragileen artekoa da elkarrizketa, beraz, izan gaitezen hausart izan gaitezen arduratsu».

Luhusokoa atxiloketak eman zirenean inork gutxik sinesten zuen gertatutakoa, 5 zibilek halako ardura hartzea. Hartutako erabaki horri buruz galdetuta hala esan du Berhokoirigoinek «nik banuen kontzientzia hori egin aitzin. Irauli behar duzun araberako gauza bat egin behar da» dio eta aitortu ere «guk egin duguna urte batzuk lehenago igual ez zen psobile, historia gauza berezia da». Egindako ekintzari buruz, bake artisauak dio parametroak guztiz aldatu egin zirela, Estatuek ez zutela egoera horren kontrolik.

eta Funosasek gehitu: «Ni ez naiz eroa sentitu. Gutxitan sentitu naiz hain hausarta nire bizitzan». banuen kontzientzia hori aintzinetik, preparaten ari gienelako ez ote zen erokeria bat, hori behar duzu mahai gaienan ezarri eta gogoeta erdian jarri.

Paris eta Madrid

Frantziako gobernuak emandako urratsei buruz galdetuta, egoera gazi gozoa dela diote «espero genuen egoera desblokatzea, kontent gara, baina gauzak ez doaz aski azkar eta ez doa gai guztien gaienan» dio Bake Bideaneko kideak, eta azaldu du «koadro batean gaude, baina prozesuak koadre berri bat behar du, koadro juridiko berri bat» Madrileko jarrera «mendekuaren gainean oinarritu nahi dute partida» dio Mixel Berhokoirigoinek. Bake Artisauak aitortu du urratsak egin direla, paisaia aldatu dela baina «ez da bidea egin. Luhusokoek ez genuen hori egin, soilik, orain heldu garen puntura heltzeko, hurrunago joan behar da, eta gure eginbideahori da».

Agur bira honetan errekuperatzen ari gara hainbat elkarrizketa, eta hauxe beste bat. Anais Funosas eta Rufi Etxeberriarekin izandako solasaldia, ETAren armagabetzearen urteurrenean.