#EginPerlak Fermin Muguruza eta Mikel Laboa

#AgurInfo7 tertulietan, tertulia berezia egin dugu eta atzera begira jarri. Info7 Irratia dela 13 urte sortu zenean, hutsune handi bat betetzeko helburua zuen, Egin Irratiak utzitakoa. Gogoratutako perlen artean Fermin Muguruzak gidatzen zuen «Igo Bolumena» saioa berreskuratu dugu. Saio berezia izan zen , 1989ko azaroaren 28an egina, gonbidatu berezia joan zen estudiora: Mikel Laboa.

Audio_placeholder

#EginPerlak Fermin Muguruza eta Mikel Laboa

Loading player...
Fermin Muguruza eta Mikel Laboa
Fermin Muguruza eta Mikel Laboa

Mikel Laboak elkarrizketa gutxi eskaintzen zituen garaian, horregatik pozez zoratzen zeudela aitortu digute egin dugun tertulia berezian Fermin Muguruzak eta Xabi Nabarro teknikaria.