Igande arratsaldean Mamadou eta Alassane gazte migratzaileak atxilotu zituen Frantziako poliziak Hazparnen. 8 orduren buruan utzi zituzten aske baina 45 eguneko epean Estatu frantziarra uzteko aginduarekin. Kasi urte bete daramate Hazparne aldean, uztailetik Xarlo Etxezaharretaren etxean bizi dira. Azkar integratu dira herrian. Batak herriko futbol taldean jokatzen du, bestea euskaltegian dabil, eta biak ere frantsesa ikasten ari dira.