"Obabako testiguak",hala zuen izena Añorgan sortu zuten literatur klubak. Eta hara, konturatu gabe, literatur plaza hura uhinetara zabaldu zen, Info7 irratian hasi baitziren, astero, "Obabako testiguak" izena zuen saioa egiten. Kepa Matxain eta Eneko Serra ziren Obabako testiguak, eta 32 saio borobil egin zituzten, beti ere literatura ardatz, umorerik ez zen falta. Hemen abentura honen lehen saioko hitzak.