Pepi Berasategi Etxeberriaren aita atxilotu, fusilatu eta desagertarazi zuten frankistek 1936ko irailaren 13an frankistak Donostiara sartu zirenean. Aingeru Ezkerra Anduezaren bi senitarteko Bizkaian frankisten kontra borrokan ari zirela atzeman eta ez dute haien gorpuen berririk. 400dik gora pertsona hil edo desagertarazi zituzten frankistek Donostian sartu zirenean. Bi adibide dira eta beste urte batez gaur arratsaldean omenduko ditu Donostiako Genozidioaren Biktimen Elkarteak errepresioa jasan, hil edota desagertarazi zituztenak. Senideen gorpuak aurkitu eta inoiz jaso ez duten egia, justizia, erreparazioa eta aitortza lortzeko borrokan jarraituko dute.