Azpeitian hitanoaren egoera zer nolakoa den aztertzen ari dira Garbiñe Bereziartua azpeitiarra eta Beñat Muguruza irundarra. Gaia gainera, EHUren udako jardunaldietan jorratuko dute. Zehazki, irailaren 11ean eta 12an gai honen inguruko ikastaroa ospatuko da “Hitanoa eta generoa: Aberastasuna ala sexismoa” izenburupean. Gaia beraz, pil-pilean dago eta horretan sakontzeko Garbiñe Bereziartua gonbidatu dugu, gaur, Karelean saioara.