Erorien Harana iruindar batek eraiki zuen eta lehen meza donostiar batek eskaini zuen

Astelehenero bezala, Karelean saioan, historiari begira jarri gara Martin Garitanorekin eta gaur, aktualitateari estuki loturiko gai bati heldu diogu; Franko oroitzeko eta omentzeko eraiki zuten Erorien Harana. Zenbat langile aritu ziren eraikitze lanetan? Zenbat ziren esklabuak? Eta zenbat hil ziren lanetan? Galdera horiek eta beste batzuk erantzun ditu Martinek eta bide batez, bi izen propio nabarmendu ditu; Felix Huarte Goñi eta Luis Maria de Lojendio.

Loading player...
|27/08/2018 13:28
Capture_d_e_cran_2018-07-02_a_18
La «Valle de los Caidos» est un complexe monumental que Franco avait imaginé et fait construire, à 50 km à l’ouest de Madrid.

Lehendabizikoa enpresari iruindarra zen eta bere enpresak eraiki zuen monumentua (2014. urtean UPNren Gobernuak Nafarroako Urezko Domina eman zion Huarteri) eta bigarrena berriz, apaiz frankista eta donostiar bat zen. Berak eskaini zuen lehen meza Erorien Haranean.

RELATED NEWS

 

 
Loading player...
Loading player...


Altsasuko gazteen kasuak zauri sakona eragin du euskal jendartean eta Info7 Irratian injustizia honen gertuko jarraipena egin dugu hastapenetik. Horren erakusle da guztia hasi eta hilabate eskasera Altsasun bertan egin genuen irratsaio-berezia, helburu nagusia zuen saioak. Momentuan hainbat hedabidek zabaltzen zuten Altsasuko irudi iluna ezeztatzea. Maiz hitz egin dute Altsasuko Gurasoek Info7 Irratian. Hau da, azken elkarrizketa