«Ez. Marketinak zerikusi handia du» argi erantzun du Nerea Segurla nutrizionistak gure galdera. Azken urteetan izugarri jeitsi da behi esnearen ospea eta aldiz, edari begetalak bogan daude eta osasungarri fama hartu dute. Esnekien inguruan uste asko daude zabalduta, horietako batzuk okerrak: gizakia dela heldutan esnea hartzen duen ugaztun bakarra, behi-esneak mukiak sortzen dituela... baina benetan ordezkatzen du edari begetalak, behi esnea? Zeintzuk dira bakoitzaren ezaugarriak eta onurak? Esaten duten bezain txarra da behi esnea?