Aratz Urruzmendi [Sortu] «Euskal Errepublika bat edukiz gero, herri justuago bat eraikiko dugu»

Larunbat honetarako manifestazioa deitu du Donostiako Sortuk "Euskal Errepublika. Dena erabakitzeko" lelopean, arratsaldeko bostetan abiatuko da Artzai Onetik.  Apirilietik ari da Sortu Euskal Errepublikaren aldeko kanpaina egiten «Orain arte abertzaletasunetik gaindi, gai sozialak landu behar dira Euskal Errepublikan» esan du gurean Aratz Urruzmendik. Horregatik hainbat kolektiborekin elkartu dira jada. Elkarlanean aritu dira pentsionistekin eta hala egingo dute irailan feministekin. Urruzmendik argi du Euskal Errepublika batekin «hobeto biziko gara», eta ohartarazi du  orain arte bezala, erabakiak Parisen eta Madrilen hartzen badira, zaila izango dela gizarte duin bat lortzea.

Audio_placeholder

Aratz Urruzmendi [Sortu] «Euskal Errepublika bat edukiz gero, herri justuago bat eraikiko dugu»

Loading player...
Euskal Errepublika Sortu
Euskal Errepublika Sortu

.