«Zaila da laburtzen Euskarabenturan bizitutakoa»

Hilabete ondoren, 783 kilometro atzean utzita eta Euskal Herria zeharkatu eta gero iritsi dira gaur Euskarabenturako gazteak helmugara, Getxora. Penaz baina ilusioz iritsi dira «Euskal Herriko jende asko ezagutu dut, zaila da laburtzen bizitutakoa» esan digu Jon Rivero Gazteak. Gurekin izan da ere antolakuntzako Ane Pedruzo, balorazioak egiteko goiz bada ere esperientzia oso polita izan dela nabarmendu du gurean bai parte hartu duten gazteentzako baita antolakuntzan aritu diren helduentzako ere.  Beraiekin gogoratu ditugu Euskarabentura espedizio honetan bizitutako momentu onenak.

Audio_placeholder

«Zaila da laburtzen Euskarabenturan bizitutakoa»

Loading player...
Euskarabentura amaiera
Euskarabentura amaiera

Euskal kultura ezagutu eta euskara sustatzeko 7 probintzietan barrena 110 gaztek egin duten espedizioa izan da hau,  Bizkaiko zubia itsasontziz zeharkatuta bukatu da gaur bertan.