2010eko uztaileko ostegun goiz batean jazo zen guztia. AHTre kontrako lau ekintzaile Itsasondoko meategi batean sartu ziren eta bost egun pasa zituzten porlanezko bidoiei kateatu. Helburua: abiadura handiko trenaren obren «arduragabekeria» salatzea. Urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu dute haien aurka, baita 60.000 euroko kalte-ordaina ere «erantzukizun zibilagatik».