Partaide batzek aurtengo maiatzean 40 urte beteko zituelako abiatu da abentura. Urrian jarri zen martxan taldea. Orioko Arraun Taldearekin harremanetan jartzea erabaki zuten, eta horiek bi baldintza jarri zizkieten: 25 emakumeko taldea osatzea eta euren buruari erronka bat jartzea. Erronka, Oriotik Bilbora arraunean joatea. Horrela jaio zen 'Zergatik ez?' proiektua.