«Deklaratzera deitu arren, 78ko Sanferminetan gertatu zena Estatu krimena izan zela aldarrikatzen segituko dugu»

Gaur goizean komisaldegitik pasa dira balkoietan Sanfermines 78gogoan! taldearen pankartak jarri dituzten lehenengo bizilagunak. Soilik auzitegian deklaratuko dutela jakinarazi diete poliziei.

Audio_placeholder

«Deklaratzera deitu arren, 78ko Sanferminetan gertatu zena Estatu krimena izan zela aldarrikatzen segituko dugu»

Loading player...
Pancartas de Sanfermines 78 Gogoan! en una vivienda de Iruñea. (@SF78gogoan)
Pancartas de Sanfermines 78 Gogoan! en una vivienda de Iruñea. (@SF78gogoan)

Asteburuan Sanfermines 78 Gogoan plataformak jakitera eman duenez, Iruñeko bizilagun batzuek Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzaren jakinarazpena jaso dute deklaratzera joateko, euren etxebizitzako eraikinean Sanfermines 78 Gogoan! pankarta jarrita «estatuari irain» egin diotelakoan. Albistearen balorazioa egin du gurean Sabino Cuadra, plataformako kideak.