UEUren udako ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Horietako bati buruz mintzatu gara Josu Ariztia Urtaranekin. Ekainak 26 eta 27an Iruñean "Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa: printzipioetatik errealitatera" izeneko ikastaroa egingo dute. Arlo horretan jarduten duten profesional ezberdinen esperientziak ezagutuko dira, printzipioetatik errealitatera nola jauzi egiten duten ikustarazteko.