Torrak presidente gisa egingo duen lehendabiziko gauza Berlinera joatea izango da. Iturri desberdinek zabalduriko informazioren arabera, Alemaniako hiriburura joango da bihar bertan Carles Puigdemontekin elkartzeko. Gainera, arratsaldeko laureak aldera prentsaurreko bateratua eskainiko dute Torrak eta Puigdemontek Berlineko hotel batean.