ETAk bere ibilbideari bukaera ematea erabaki du, hala jakinarazi du gaur ofizialki azken komunikatu baten bidez. Gaur egin du ETAk publiko azken komunikatua, "ETAk Euskal Herriari, azken adierazpena" izenarekin. "ETA herritik sortu zen eta orain herrian urtuko da" hala dio ETAk bere amaiera iragartzen duen azken komunikatuan. Nazioarteko 30 diplomazialariri egin die ofizial erabakia erakundeak, Genevan, Henri Dunant zentroan.