Mikel Begoña

Karikaturagile errimearen seme-alabak

Ehun urte bete dira apiril honetan Teles eta Niko sortu zirela. Euzko-Deyan, 1918ko apirilaren 1ean agertu ziren lehenengoz eta euskarazko komikigintzak eman dituen lehen pertsonaia finkoak izan ziren.

Audio_placeholder

Karikaturagile errimearen seme-alabak

Loading player...
Talaiatik Mikel Begoña
Talaiatik Mikel Begoña

Bilboko Plaza Barriko lokal batean, Euzkadi egunkaria inprimatzeko erabiltzen zen errotatiba berean, inprimatzen zen Euzko-Deya astekaria. Euskara hutsez argitaratzen zen Euzko Gaztedija-koen eskutik. 1918ko jorraileko 1ean, (hots, apirilaren 1ean) ilustratzaile anonimo batek eman zion hasiera serieari. Teles eta Nikoren eredua nondik datorren nahiko garbi dago. Max eta Moritz, komikietako ume bihurri guztien aitzindariak izan ziran, Berlinen sortu ziran XIX mendearen erdialdean eta sona handia hartu zuten Europan eta Ameriketan. Gero heldu ziran beste guztiak, Zipi eta Zape ezagunak adibidez.

Gure Teles eta Niko, Zipi eta Zape bikotea baino lehenago sortu ziran. Eta bihurriak baino gaiztoak izatera ere heltzen ziran istorio batzuetan.  Globoak, marra zinetikoak eta onomatopeiak, hau da, komikigintza modernoaren ezaugarriak erabiltzen baziren ere, oraindik irudien edukina azaltzeko testu luzeak ugari agertzen badira ere.

Teles eta Niko-ren egilea nor izan zen oraindik ez dakigu. 1918ko apirileko bigarren zenbakian ohar bat agertu zen astekarian, “karikaturagile errime batek” laguntza eskaini zietela esanez. Besterik ez dakigu, egileak ez zituen komikiak sekula sinatu eta Teles eta Niko ume bihurriek ehun urte bete dituzte aurton, baina oraindik ere, noren semeak diren ez dakigu. Teles eta Niko gure komikigintzaren misterio lanbrotsu eta politenetariko  bat izaten jarraituko dute.