Elkarbitzitzan dauden harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzeko asmoz, Haziak egitasmoa martxan dute Oiartzunen. Esperimentazio lanean ari dira hezkuntza formalean, ez formalean eta herritarren artean. Haurrak ezinbesteko partaide dira egitasmoan, eurekin metodologia eta material ezberdinak landu baitituzte. Nora Barroso eta Nekane Martiarena Haziak egitasmoaren partaide dira. Duela gutxi genero indarkeria eta haurren sufrimendua azaleratzeko 'Haur Galdua' lanketa egin dute.