ETAren armagabetzea: bi «pultsioen» arteko borroka luzearen amaiera

Igandean urtea beteko da ETA armagabetu zenetik. Gertakari historiko honetara iristeko prozesua aztertu dugu Anaiz Funosas Bake Bideako kidearekin eta Rufi Etxeberria Sortuko gatazkaren konponbiderako batzordearen koordinatzailearekin. Armagabetzearen aldekoak eta aurkakoak egonik, aldekoen eboluzioa nabarmendu dute, azpimarratuz Ipar Euskal Herriak gobernu frantsesa bera ere behartu zuela era ordenatu batean armagabetze prozesuari irtenbidea ematera. Aurrera begira, presoen eta biktimen aferak konpontzeke daudela, Estatu espainiarraren eta frantziarraren jarrerak zinez ezberdinak direla aitortu arren, Etxeberria baikor mintzatu da: «Itsaropenez begiratu behar diogu etorkizunari, herria baldin badago, herriko sektore garrantzitsuenen ahalegina baldin badago emaitzak etorriko dira».

Audio_placeholder

ETAren armagabetzea: bi «pultsioen» arteko borroka luzearen amaiera

Loading player...
Bakearen artisauen bermepean garatu zen desarmea. (ARGAZKI PRESS)
Bakearen artisauen bermepean garatu zen desarmea. (ARGAZKI PRESS)

.