Nahiz eta gurasoak Londresen bizi ziren, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz ama Oxforda joan zen, eta han jaio zen Stephen Hawking.
Matematika ikaski nahi zuen Hawkingek baina Oxforden ez zegoen aukerarik, eta haren aitaren nahi zen unibertsite horretan ikasketak egitea (bera bertako ikaslea izan zen) . Horregatik, zientzia naturalak ikasteko beka lortu eta fisikan lizentziatu zen 1962an.
Ondoren Cambridgera joan zen kosmologia ikertzeko. 1963an alboko esklerosi amiotrofikoa diagnostikatu zioten eta soilik pare bat urte biziko zela esan zioten baina bere doktoretzarekin aurrera jarraitzeko grina sortu zitzaion. Ez zuten bere bizi itxaropena asmatu, 2 urtez bizituko zela esan zioten medikuek, eta 76 urterekin zendu da nahiz eta pixkanaka bere gorputzeko mugikortasuna galduz joan zen gurpildun aulkian amaitu arte. Bere bizitzako azken urteetan gurpildun aulki elektriko bat erabili zuen, baita hitz egiteko balio zion ordenagailu bat ere. Baina horrek ez zion galarazi fenomeno astronomikoak ikertu eta dibulgazio liburuak idaztea, mundu mailan fisikari garrantzitsuenetako bat izanik.
Beti aritu da ikertzen eta irakasle gisa hainbat unibertsitatetan jardun zuen. 1970etik aurrera astronomian espezializatu zen zulo beltzen fenomenoa eta Big Bang teoria ikertuz. 1982an Denboraren historia laburra idatzi zuen unibertsoari buruzko dibulgazio liburu ospetsua. Jainkoarengan sinesten duten zientzialarien aldean lerratu zen orduan, Unibertsoa zientifikoki ulertzea eta Jaungoiko sortzailea izatea bateragarriak baitziren harentzat, baina 2010ean argitaraturiko liburuan, The Grand Design hain zuzen ere, atzera egin zuen, zientzia modernoak Jainko sortzaile bat izateari aukerarik ematen ez ziolakoan.
Sari asko jaso ditu. 20 bat zenbatu ditugu. Horien artean ez dago zientzietako Nobel saria, eta ez du jasoko, saria hau ez baita post mortem banatzen.
Ezagutzen zutenek gizon azkarra izateaz gain umoretsua ere bazela diote, eta horren isla da bere burua telesailetan ikusi dugula behin baino gehiagotan. Adibidez, The Big Ban Theory telesail freakian. Hemen Sheldonek Hawkings ezagugu zuen eguna.
The Simpsons eta Futurama telesailtan ere agertu zen Hawkings.
Stephen Hawking en bizitza pantaila handira ere iritsi da. «The Theory of Everything» (2014, James Marsh) Zientzialari eta astrofisikari ospetsuaren gaztaroan eta haren lehen emazte Jane Wilde Hawkingek idatzitako Travelling to Infinity: My Life with Stephen (Infinitora Bidaiatuz: Nire Bizitza Stephenekin) liburuan oinarritua dago. Eddie Redmayne. Felicity Jones, Charlie Cox, Emily Watson, Simon McBurney, David Thewlis eta Christian McKay aktoreek antzeztu zuten.