Axut!-ek, Artedrama eta Le Petit Théâtre de Pain taldeekin, 'Zazpi Senideko' antzezlana estreinatuko du martxoaren 8 Larzabalen. Manex eta Ximun Fuchs aktore anaiak ariko dira oholtzan Ander Lipusen zuzendaritzapean. Anaia, ahizpa edo neba arreben zazpi istorio kontatzen ditu antzezlanak Ximun Fuchsek aurreratu digunez. Guztietan senidearen hutsunea datorrenaren kontakizuna egiten dute. Aste honetan hasi eta Euskal Herri osoan izango dituzte emanaldiak.