Frankismoko biktimak errekonozitu eta erreparatu nahi zituen lege baten kontra bozkatu dute gaur Gasteizen, EAJk, PSEk, eta PPk. EH Bilduk Memoria Historikoari loturiko lege proposamena eraman du legebiltzarrera, bere hitzetan, “frankismo garaiko biktimak errekonozitu eta jendartearekin dagoen zor historikoa kitatzeko”.