Duela bi urte erabaki zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak izendapen hori, emakumeek eta neskek zientzian berdintasunezko parte-hartzea izateko helburuarekin. Izan ere, batzuetan aukera-berdintasunak bermatuta dagoela iruditzen zaigun arren, datuek garbi erakusten dute zientzia-eremuan genero-bereizketa nabarmena dela, gaur egun ere.