Ohiturak eta inertziak aldatzeko ausardia ere eskatu du. Egun, hezkuntza eremuan euskaraz ikasteko aukera izan arren, horrek ez duelako lotura zuzenik kalean euskara erabiltzearekin. Amaitzeko, auzolanean aritzeko gogoa, gaitasuna eta irmotasuna eskatu ditu. Euskalgintzak elkarlanerako bidea hartu duen honetan, askotariko eragileak ikusi ditu batera, hizkuntz ohituretan eragiteko prest. Baina uste du herritarrok izango dugula azken hitza.