Izan ere, azken urteotan, UEMAtik ahalegin berezia egin dute udalerri euskaldunen zaintza eta babesa zein garrantzitsua den ikusarazten, udalerri horiek euskararen arnasgune izaten segi dezaten, eta arnasgune horiek gero eta gehiago eragin dezaten euskararen biziberritzean, euskara lau haizetara zabaltzen. Labakaren hitzetan, horregatik da ezinbestekoa euskara benetan zeharlerrotasunez landuko duen hizkuntza politika nazionala. Hizkuntza politika horrekin soilik izango omen delako emankorra behetik gora egindako lana.