Izan ere, maputxeen azken bi mendeotako historia euren lurren defentsaren eta berreskurapenaren eskutik bizi izan da. Lurrarekiko atxikimenduak gidatu du hein handi batean herri honen bizirauteko borroka.Hizkuntzaren ezagutza eta erabilera gainbehera dator maputxeen artean eta, oro har, Txileko gainontzeko jatorrizko kulturetako hizkuntza komunitateetan. Barrenaren arabera, maputxe gazteen belaunaldi berriaren kontzientziazioari esker, moteldu egingo da hizkuntzaren beherakada. Garabidekoak elkarlanean ari dira eta euskara biziberritzeko esperientzia hara eramaten saiatu dira.